Desde Gure Ataria sólo nos queda dar la gracias a los asistentes. Gracias y hasta la próxima!!!
Pasa den ostiralean, ekainak 3an, "Hermanados con el autismo-Autismoarekin bat" hitzaldi-eztabaida antolatu genuen Bilboko Lan Ekintzako auditorioan, APNABIren ez-ohiko batzarraren karietara. Ekitaldiaren helburua zen AEN bat duten APNABIko pertsonen neba-arrebei beren esperientziak, gogoetak eta kezkak partekatzeko aukera ematea. Jimmy Brosa, Gautenako Familien Laguntzarako Programaren arduraduna izan zen ekitaldiko dinamizatzailea, eta mahaiaren inguruan zeuden hiru neba-arreben (Sonia Blanco, Julen Latartegi eta Alfredo Perez) bizipen desberdinetan barrena gidatu gintuen giro hunkigarri bezain baikor batean murgildurik. Amaitzeko, bertaratuek ere iritzia emateko aukera izan zuten, argi utziz sakondu beharreko gaia dela eta senitartekoentzat espazio berriak garatzen jarraitu behar dela.
Gure Ataritik, bertaratutakoei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. ESKERRIK ASKO eta hurrengora arte!!!
iniciativas como esta deberian ser mas copiadas.ENHORABUENA!!!
ResponderEliminar